OneNote

Oharrak
Hasi saioa
  • Outlook.com
  • Jendea
  • Egutegia
  • OneDrive
  • Word
  • Excel
  • PowerPoint
  • OneNote
  • Sway
  • Skype
  • Office
  • Flow

OneNote eskolan erabiltzeko aholkuak

HARTU APUNTE BIKAINAK
EGIN LAN LAGUNEKIN
AMAITU ETXEKO LANA BIZKORRAGO

Hartu apunte bikainak

Atxiki arbel zurien argazkiak

Atera bizkor arbel zuriaren, diapositiben edo dokumentuen argazkiak. OneNote-k moztu eta hobetu egingo ditu, irakurterrazagoak izan daitezen. Testu idatzia ere hautemango dugu, geroago bilatu ahal izateko.

Marraztu edo idatzi eskuz

Marrastu diagrama taulan arkatz elektroniko batekin. Idatzi oharrak eskuz, teklatua erabiltzea baino naturalagoa egiten bazaizu.

Grabatu audioa

Ez idatzi hitzaldi osoak hitzez hitz; jaso zatirik garrantzitsuenak bakarrik. OneNote-k oharrak audioarekin lotzen ditu, ohar bakoitza hartu zenuenean zer esaten ari ziren entzun dezazun.

Sortu zereginen zerrendak eta beste

OneNote testu, zereginen zerrenda eta taulekin bizkor eta malgutasunez lan egiteko sortu da. Ez kezkatu diseinuez; idatzi orrian nahi duzun lekuan.

Egin lan lagunekin

Partekatu edonorekin

Haien helbide elektronikoa baldin baduzu, parteka dezakezu. Erraz eta bizkor hasiko zara erabiltzen.

Editatu elkarrekin denbora errealean

Gela berean edo campuseko izkina banatan egon, egin lan elkarrekin denbora errealean. Berrikuspen-markek nor ari den lanean eta zertan adieraziko dizute.

Egin lan edozein gailutatik eta edonon

Ikasgelan, logelan, ordenagailu-gelan, kafetegian... edonon eta edozein gailu erabilita egin dezakezue lan elkarrekin. OneNote automatikoki sinkronizatzen da, dena batera izan dezazun, baten bat deskonektatzen bada ere.

Amaitu etxeko lana bizkorrago

Gorde web-ebakinak

Web-ean bilatzea funtsezkoa da proiektu gehienetan. Kapturatu arakatzaileetako web-orriak klik bakarra eginda. Egin orrien oharpena OneNote-n.

Idatzi oharpenak diapositibetan eta dokumentuetan

Gorde eskoletako ohardun diapositibak eta paperak. Jarri oharrak goian edo behean, ordenagailuz edo arkatz optikoarekin eskuz idatzita.

Antolatu zure gogoetak edonon

Idatzi argazkien edo inprimaketen goiko aldean. Antolatu gauzak ohar itsaskorrekin bezala, ideiei zentzua emateko. Egin iruzkinak marjinetan.

Antolatu zure gauzak, eta eskolan nagusi izango zara

Artxibatzailea edo pilatzailea? OneNote-k biak maite ditu. Sortu koadernoak eta atalak, eta oharrak eta proiektuak ordenatuta izango dituzu. Bilatu eta aurkitu, erraztasunez, tekleatu, erantsi edo eskuz idatzi duzun testua.

Lortu OneNote doan

OneNote

Doakoa ikasle guztientzat
Doako deskarga
Windows, Mac, iOS eta Android.
Ez zaude ziur? Explore Sample Notebooks

OneNote Office 365 bertsioarekin

Doakoa baldintzak betetzen dituzten eskoletan
Egiaztatu egokitasuna
Eskuratu OneNote, Word, Excel eta PowerPoint gailu guztietan.
Aukeratu hizkuntza
Pribatutasuna eta cookieak Lege-oharrak Marka komertzialak Kontsumitzailearen osasunaren pribatutasuna © 2025 Microsoft.com