Evernote-tik OneNote-ra pasatzea
Egin lasai, geuk inportatuko dizkizugu oharrak.
Eskertzen dizugu OneNote erabiltzen hasteko asmoa. Office familiako kide denez, hasieratik egingo zaizu ezagun OneNote.
Aurrebista-bertsioa (ingelesez bakarrik)
Windows 7 eta berriagoetan eta OS X El Capitan 10.11 eta berriagoetan dabil.
Oharra: software hau ez da deskargatzeko erabilgarri egongo 2022ko irailaren 1etik aurrera.
Sortu gauzak zeure erara
Idatzi edonon eskuz edo teklatuarekin, ezarri webguneetako ebakinak edo jaregin Office dokumentuetako edukia.
Egin lan elkarrekin
Landu ideiak taldean edo antolatu familia-bazkariak. Bateratu asmoak eta egon sinkronizatuta.
Jakin tinta onetik
Idatzi oharrak eskuz. Eman forma eta kolorea burutazioei.
OneNote ala Evernote. Ba al da desberdintasunik?
Antzekoak dira OneNote eta Evernote, baina OneNote-ren eginbide bereziak gustatuko zaizkizulakoan gaude. Arkatzarekin paperean nahi bezala idaztea bezalakoxea da. Gainera, oharrak konexiorik gabe atzitzeko eta nahi adina ohar sortzeko aukerak izango dituzu.

OneNote Evernote
Erabili Windows, Mac, iOS eta Android sistemetan nahiz sarean
Sinkronizatu oharrak gailu guztietan Bi gailutan erabil dezakezu gehienez Evernote Basic zerbitzua. Gailu guztiak sinkronizatzeko, Evernote Plus edo Premium bertsioa behar duzu.
Atzitu oharrak mugikorrean, konexiorik gabe ere Evernote Plus edo Premium behar da
Kargatu nahi adina eduki, hileroko mugarik gabe 60 MB/hilabete (doan)
1 GB/hilabete (Evernote Plus)
Erabili oihal zuria nahi bezala idazteko
Partekatu edukia
Ebaki sareko edukia
Gorde mezua oharretan Evernote Plus edo Premium behar da
Digitalizatu bisita-txartelak Evernote Premium behar da
Evernote Corporation-en marka erregistratua da Evernote