Moodle
Mundu osoko eskola, unibertsitate, lantoki eta bestelako sektoreetan eta 100 hizkuntzatan baino gehiagotan erabiltzen den software libreko ikasketa-plataforma da Moodle. Irakasleek, administratzaileek eta ikasleek zeharo pertsonaliza ditzaketen eginbideak dituen tresna-koadroa dauka. Gainera, telefono mugikorrean erabiltzeko aplikazioak eskaintzen ditu, eta edozein ingurutan erabil daiteke: aproposa da egitura oso zehatzak dituzten prestakuntzetarako, baina baita lankidetzarako eremu irekiagoetarako ere. Sarean edota era erdipresentzialean antolatutako jardueretarako erabil daiteke.