Aplikazio nagusiak
Atera etekin handiagoa OneNote-ri aplikazio eta gailu hauekin.
Brother Web Connection
Brother makinak (MFP / Dokumentu-eskanerra) irudiak eskanea ditzake eta OneNote-ra eta OneDrive-ra zuzenean karga ditzake PCa erabili beharrik gabe.
Chegg
Ikasleek etxeko lanen erantzun garrantzitsuak Chegg Study Q&A zerbitzutik OneNote-ra gorde ditzakete. OneNote-ren ebakitzeko botoiarekin, oso erraza da hori egitea. Handik hasita, erantzunak gaiaren, ikasgaiaren edo lanaren arabera antola ditzakezu, eta hori guztia OneNote-n berehala bilatzeko moduan ezar dezakezu. Sortu puntako ikasketa-gida eta partekatu ikaskideekin.
cloudHQ
Bateratu OneNote oharrak cloudHQ aplikazioarekin. Sinkronizatu koadernoak hodeiko beste zerbitzu ezagun batzuekin (adibidez, Salesforce, Evernote edo Dropbox). Jardun elkarlanean erraz, partekatu ideiak edozer aplikaziotan eta sinkroniza itzazu automatikoki OneNote-rekin. Gainera, OneNote koadernoen babeskopiak egin ditzakezu hodeiko beste zerbitzuetan. Horrela, ideiak babestuta izango dituzu, nahi gabe ezabatzen badituzu ere.
Newton
Newton-i esker, mezu elektroniko garrantzitsuak klik bakarra eginda gorde ahalko dituzu OneNote-n. Faktura, errezeta eta bezero baten mezu garrantzitsu bat dela ere, Newton-en OneNote integrazioa erabilita, dena toki berean bilduta izango duzu.
Docs.com
Docs.com gunean, erabiltzaileek oharrak eta ikasketa-materialak parteka ditzakete OneNote koadernoen bidez. Mundu osoko irakasleek eta ikasleek zure OneNote koadernoa ikus eta berrerabil dezakete, komunitatean duen ospea eta eragina handituta.
Doxie Mobile Scanners
Doxie karga daitekeen bateriadun paper-eskaner berria da eta dokumentuak ordenagailurik gabe eta edonondik eskaneatzeko balio du. Kargatu eta piztu besterik ez duzu egin behar, edonon zaudela ere. Sartu eskaneatu beharreko paperak, irakurragiriak edota argazkiak, artxibatu eta partekatu. Doxie-k edonon eskanea dezake eta, ondoren, edukiak OneNote-rekin sinkronizatzen ditu, eskaneatutako dokumentu guztiak gailu guztietan erabilgarri izan ditzazun
EDUonGo
EDUonGo aplikazioarekin, edonork abiaraz dezake lineako akademia edo ikastaro bat minutu gutxitan. EDUonGo ikasleek erraz esporta ditzakete ikasgaiak euren koadernoetara. Horrela, oso erraza da ikasleentzat apunteak hartzea eta besteekin partekatzea. Gainera, ikasleek euren OneDrive kontuak konekta ditzakete. Irakasleek Office Mix zerbitzuko bideoak sar ditzakete ikasgaietan.
Bidali edukia posta elektronikoz OneNote-ra
Edonon zaudela ere, bidali garrantzitsua iruditzen zaizun guztia zuzenean zure koadernora posta elektronikoz! Bidali dokumentuak, oharrak, ibilbideak eta beste me@onenote.com helbidera, eta zure OneNote koadernoan ezarriko ditugu, zure gailu guztietatik atzitu ahal izan ditzazun.
Epson Document Capture Pro
Document Capture Pro aplikazioarekin, Workforce® DS-30, DS-510, DS-560 eta bestelako Epson eskanerrekin dokumentuak erraz eskaneatu, orriak editatu, fitxategiak gorde eta datuak aplikazioetara transferitu ahal izango dituzu. Gainera, erabiltzaileek ukitu bakarrarekin eskaneatu eta gorde ahal izango dituzte dokumentuak OneNote-n, hainbat gailutako dokumentuak erraz atzitzeko edo besteekin partekatzeko.
eQuil Smartpen2 & Smartmarker
Idatzi oharrak edozer azaletan eta bidali OneNote-ra azal adimendun bihurtuta eQuil Smartpen2 Smartmarker aplikazioen bidez. Zure burutapen bikainak biltzeko modu naturala da.
Evernote-tik OneNote-ra inportatzeko aplikazioa
Inportatu erraz eta bateragarritasun osoz Evernote-ko oharrak OneNote-ra. Edukia zuk nahi bezala antolatuta izango duzu, lanari utzitako tokitik berrekiteko.
Feedly
Irakurleak informazio eta historia interesgarriekin konektatzen ditu Feedly aplikazioak. Erabili Feedly eduki bikaina ezagutzeko eta berriei jarraitzeko, eta gorde artikulu onenak OneNote-n klik bakarrarekin.
FiftyThree-ren Paper eta Pencil
Eraman ideiak Pencil-etik Paper-era eta joan harago OneNote-rekin. Pencil-ekin zehaztasun eta erosotasun handiagoarekin idatz eta marraz dezakezu, eta, akatsen bat egiten baduzu, arkatzaren beste aldea erabil dezakezu ohiko moduan ezabatzeko; den-dena OneNote-en zuzenean. Idatzi oharrak eta egin zerrendak eta zirriborroak Paper-en eta eraman itzazu OneNote-ra gauza gehiago egin ahal izateko, adibidez, partekatutako koadernoan elkarlanean jarduteko, audio-grabaketak gehitzeko eta edukia edozer gailutatik atzitzeko.
Genius Scan
Genius Scan sakelako eskanerra da. Paperezko dokumentuak digitalizatzeko, PDF fitxategiak sortzeko eta fitxategiak OneNote-n berehala biltegiratzeko balio du.
IFTTT
IFTTT erabilita, lotura sendoak ezarri ahal izango dituzu "hau gertatzen bada, hau egin" moduko adierazpenen bidez ("if this then that", ingelesez). Erabili IFTTT aplikazioren OneNote kanala orriak zein edukiak automatikoki sortzen dituzten errezetak sortzeko, edukia partekatzeko eta 80 produktu eta zerbitzu baino gehiagotara konektatzeko.
JotNot Scanner
JotNot aplikazioak orri anitzeko eskaner eramangarri bihurtzen du iPhone-a. JotNot erabilita, dokumentuak, ordainagiriak, arbelak, bisita-txartelak eta oharrak formatu elektronikora pasa ahal izango dituzu. Gainera, JotNot zuzenean bateratzen da Microsoft-en OneNote plataformarekin, eskaneatutakoa modu bizkor eta errazean antola dezazun eta OneNote kontuaren bidez babeskopiak egin ditzazun.
Livescribe 3 Smartpen
Livescribe 3 smartpen eta Livescribe+ erabilita, idatzi paper batean eta ikusi guztia nola agertzen den berehala gailu mugikorrean. Bertan, oharrak etiketatu, bilatu eta testu bilakatu ahal izango dituzu. Guztia OneNote-ra bidal dezakezu, eskuz idatzitako oharrak eta marrazkiak gainerako informazio garrantzitsuarekin bateratuta egon daitezen.
Mod Notebooks
Hodeitik atzi daitekeen paperezko koadernoa da Mod. Hartu oharrak eskuz, eta digitalizatu orriak doan. Osatutako koadernoetako orri bakoitza OneNote-rekin sinkroniza eta betiko gorde daiteke.
NeatConnect
NeatConnect aplikazioak paper mordoak dokumentu digital bihurtzen ditu eta zuzenean OneNote-ra bidaltzen, ordenagailurik erabili gabe. Etxeko edo bulegoko edozein tokitatik, NeatConnect-en Wi-Fi bateragarritasunari eta ukipen-pantailari esker, erraz eta bizkor eskanea ditzakezu gauzak OneNote-n, denbora aurrezteko eta antolakuntza eta emankortasuna areagotzeko.
News360
Albisteak modu pertsonalizatuan jasotzeko aplikazioa da News360. Zer gustatzen zaizun ikasten du eta zenbat eta gehiago erabili, orduan eta adimendunago bihurtzen da. 100.000 informazio-iturritik gora darabiltzanez, beti izango duzu gauza interesgarriren bat irakurtzeko eta, botoi bat sakatze hutsarekin, gogokoen dituzun historiak OneNote-n gorde ahal izango dituzu zuzenean.
Nextgen Reader
Windows Phone-rako RSS irakurgailu bizkor, garbi eta ederra. Artikuluak zuzenean OneNote-n gordetzeko aukera eskaintzen du. Gozatu irakurtzen!
Office Lens
Office Lens poltsikoan daramazun eskanerra da. Gorde arbel zuri eta oholetan eskegitako oharrak eta iragarkiak eta ez galdu denborarik behar bezala tokian gorde ez zenituen dokumentu, bisita-txartel, errezeta edo post-iten bila! Office Lens aplikazioarekin irakur eta berrerabili daitekeen testua duten argazki miragarriak aterako dituzu. Gorde edozer gauza zuzenean OneNote-n, eta automatikoki moztuko eta garbituko da.
OneNote For AutoCAD
AutoCAD-erako OneNote-rekin, marrazkiarekin batera oharrak idatz ditzakezu AutoCAD-en bertan. Horrela, modu eraginkorragoan lan egin dezakete 2D eta 3D marrazkiak egiteko AutoCAD darabilten arkitektura- eta ingeniaritza-profesionalek. Ohar horien babeskopia gordetzen da hodeian, edonondik erabili ahal izateko. Eta erabiltzaileek ikusgai izaten dituzte oharrak marrazkia AutoCAD-en irekitzen duten hurrengoan.
OneNote Class Notebooks
Antolatu ikaskuntza-planak eta ikasgaien edukia zeure koadernoa digitalean. Bertan, ikasle bakoitzak bere laneko area, inprimatzeko bertsioen eduki-liburutegia eta lankidetzako area izango ditu, eskoletarako eta sormeneko jarduerak gauzatzeko.
OneNote web-moztailea
OneNote Web Clipper aplikazioarekin, arakatzailean ikusten dituzun web-orriak OneNote-ko koadernoetan gorde ahal izango dituzu. Klik bakarra eginda gorde ahal izango dituzu gauzak, oroitzapen gehiago gorde ditzazun.
Powerbot for Gmail
Gorde mezu elektroniko, elkarrizketa eta eranskin garrantzitsuak OneNote-n zuzenean Gmail interfazetik. Ez duzu aplikazio batetik bestera dantzan aritu beharko.
WordPress
Idatzi WordPress argitalpenak edozer gailutan edo plataformatan, linean edo lineaz kanpo OneNote-n. Lehendik dituzun oharren edukia erabil dezakezu horretarako.
Zapier
Zapier da modurik errazena OneNote konektatzeko lehendik erabiltzen dituzun aplikazioekin, adibidez, Salesforce, Trello, Basecamp, Wufoo eta Twitter aplikazioekin. Erabili aplikazioa osatutako zereginen erregistroa izateko edo kontaktu, argazki, web-orri eta bestelako elementu berriak gordetzeko.