OneNote-ko irakasleen koadernoak
Sustatu eta kudeatu hezitzaileen arteko lankidetza
OneNote-ko irakasleen koadernoekin, irakasle bakoitzak lan-eremu pertsonala, informazioa partekatzeko edukien liburutegia eta kolaborazio-gunea izango du, guztiek elkarlanean jardun ahal izateko eginbidez jositako koaderno batean.
Erabiltzen hasteko, hasi saioa eskolako Office 365 kontuarekin.

Hasi Office 365 Education erabiltzen >
Aritu elkarlanean toki bakar batean
Lankidetza-gunea taldeko jarduerak egiteko dago diseinatuta, adibidez, partekatutako sail baten edo langile guztien ekimenak egiteko.
Egin lan elkarrekin koaderno bereko oharretan, zereginetan eta planetan, eta atzitu guztia OneNote-ren bilaketa-gaitasun ahaltsuari esker.
Aritu elkarlanean toki bakar batean
Partekatu informazioa guztiekin
Erabili edukien liburutegia gidalerroak, prozedurak, mugaegunak eta eskolako egutegia argitaratzeko.
Edukien liburutegiko baimenekin, langileburuak informazioa edita edo argitara dezake, baina gainerakoek edukia ikusi edo kopiatu baino ezin dute egin.
Partekatu informazioa guztiekin
Garatu zeure burua eta lana
Irakasle bakoitzak lana egiteko toki pribatua du, langileburuarekin soilik partekatzen duena. Koaderno bakoitza garapen profesionalerako, ikasgelako oharpenetarako eta gurasoekin komunikatzeko erabil daiteke.
Irakasleek koadernoak pertsonaliza ditzakete euren beharrekin bat etor daitezen. Horrela, nahi bezain maiz eta nahi duten formatuan gorde dezakete informazio baliagarria.
Garatu zeure burua eta lana
Hasi erabiltzen
Hasi saioa eskolako Office 365 kontuarekin erabiltzen hasteko edo lehendik dauden irakasleen koadernoak kudeatzeko