Klaseko OneNote koadernoa
Aurreztu denbora. Antolatu. Kolaboratu.
Klaseko OneNote koadernoekin, ikasle bakoitzak lan-eremu pertsonala, materialak gordetzeko edukien liburutegia, eta unitateetarako eta sormen-jardueretarako lankidetza-gunea izango du.
Klaseko koadernoen saio-hasiera

Erabiltzen hasteko, hasi saioa eskolako Office 365 kontuarekin.
Klaseko koadernoaren osagarria
Ordenagailurako doako OneNote (2013 edo 2016) osagarri berriarekin, irakasleek denbora aurreztuko dute eta eraginkorragoak izango dira klaseko koadernoei esker. Orriak eta sekzioak banatzeko eta ikasleen lana bizkor zuzentzeko erabil daiteke osagarri hau.
OHARRA: OneNote Windows 10, web, Mac eta iPad sistema eragileetan erabiltzen dutenek ez dute klaseko koadernoen osagarria deskargatu beharrik, lehenespenez baitator integratuta.

Klaseko koadernoaren osagarria hainbat PCtan inplementatu behar baduzu, edo IKT administratzailea bazara, sakatu hau informazio gehiago lortzeko.

Antolatu ikastaroetako edukia
Antolatu unitate-planak eta ikastaroetako edukia zeure koaderno digitalean.
Gorde dena Klaseko OneNote koadernoan, eta erabili bilaketa-tresna ahaltsua bilatzen ari zarena aurkitzeko, baita irudietako edo eskuz idatzitako testua ere.
Koadernoak automatikoki gordetzen dira, eta edozein gailutan ikus daitezke, linean edo lineaz kanpo.
Lineako doako trebakuntza interaktiboa
OneNote-rekin antolatuta egotea >
Sortu eta bidali unitate interaktiboak
Bildu web-edukia eta kapsulatu klaseko koadernoan lehendik dauden unitateak unitate-plan pertsonalizatuak sortzeko.
Sartu audio- eta bideo-grabazioak ikasleentzat unitate interaktibo aberatsak sortzeko.
Ikasleek marrazteko tresna ahaltsuak erabil ditzakete nabarmentzeko, diapositibetan oharpenak idazteko, diagramak marrazteko edo oharrak eskuz hartzeko.
Klaseko koadernoari esker, errazagoa da etxeko lanak, galdeketak, azterketak eta inprimatzeko bertsioak biltzea.
Ikasleak edukien liburutegira joan behar dira lanak eskuratzeko. Aurrerantzean, klasean ez dira inprimatutako bertsioak entregatuko.
Sareko doako trebakuntza interaktiboa
OneNote-rekin unitate interaktiboak sortzea >
Aritu elkarlanean eta eman iritzia
Eman banakako laguntza ikasle bakoitzaren koaderno pribatuak sakatuta edo haietan zuzenean idatzita.
Lankidetza-gunean, ikasleak lankidetzan aritzen dira irakasleak denbora errealeko oharrak eta trebakuntza eman ahala.
Laguntza eskatzeko etiketak bilatuz gero, irakasleek berehala erantzun ahal izango diete ikasleen oharrei.
Hasi erabiltzen
Aurreztu denbora. Antolatu. Kolaboratu.
Klaseko OneNote koadernoekin, ikasle bakoitzak lan-eremu pertsonala, materialak gordetzeko edukien liburutegia, eta unitateetarako eta sormen-jardueretarako lankidetza-gunea izango du.
Klaseko koadernoaren osagarria
Ordenagailurako doako OneNote (2013 edo 2016) osagarri berriarekin, irakasleek denbora aurreztuko dute eta eraginkorragoak izango dira klaseko koadernoei esker. Orriak eta sekzioak banatzeko eta ikasleen lana bizkor zuzentzeko erabil daiteke osagarri hau.