Sortu gauzak zeure erara
Edozein bazterretan idazten al dituzu burutazioak? Ala gauzak txukun izatea gustatzen zaizu? Burutazioak edonola biltzen dituzula ere, tresna ezin hobea da OneNote. Idatzi eskuz edo teklatuz, edo marraztu nahi bezala arkatzez paperean egingo zenukeen bezala. Bilatu gauzak sarean eta moztu bertako gauzak, ideietan gehitzeko.

Aritu elkarlanean edonorekin
Laneko taldekideekin egundoko ideia izan baduzu nahiz senideekin familiaren afarirako menua prestatzen ari bazara ere, eguneratuta eta sinkronizatuta egongo zarete denok, edonon zaudetela ere.

Jakin tinta onetik
Adi. Prest. Marraztu! Arkatz elektroniko edo hatz bat baino ez duzu behar. Idatzi oharrak eskuz eta bihurtu teklatuz idatzitako testu. Nabarmendu gauza garrantzitsuak eta adierazi ideiak kolore edo formekin.

Sartu edonondik
Idatzi oharrak eta edonondik eskuratu ahal izango dituzu, baita konexiorik ez baduzu ere. Hasi ordenagailuan eta eguneratu oharrak telefonoan. Edozein gailu edo plataformatan erabil daiteke OneNote.

-
Windows
-
Apple
-
Android
-
Weba
Hobeto Office-rekin
Ezagutzen duzun Office familiaren kide da OneNote. Eman forma oharrei Outlook postatik ateratako datuekin, edo txertatu Excel taulak. Produktibitatea handituko duzu Office aplikazio guztiak batera erabilita.

Konektatu ikasgelan
Elkartu ikasleak elkarlanerako gune batean edo eman banako laguntza koaderno pribatuetan. Ahaztu materiala inprimatzeaz. Edukien liburutegi zentralizatu baten bidez antolatu ahal izango dituzu eskolak, baita lanak banatu ere.
